Gaur Tubos Reunidoseko langileak ere bertaratu dira Laudioko lantegiko piketera. Iritsi direnerako bertan zegoen Ertzaintzaren Brigada Mugikorra. Poliziak sarreratik kentzeko eskatu die beharginei, baina hauek uko egin diote agindua betetzeari.
Gauzak hala, ertzainek borrak eta ezkutuak baliatu dituzte langileak kolpatu eta sarbidea errazteko, bai zuzendaritzaren eta zein bulegoetara lan egitera sartu nahi zuten langileen autobusari. Foam balen eskopetak ere baliatu dituzte, airera tiroak botatzeko. Horrez gain, pertsona bat identifikatu dute, gertatzen ari zena sakelakoarekin grabatzeagatik.