Zehazki, poliziaren dozena bat ibilgailu agertu dira enpresako autobusak babesteko, grebalarien kopurua gaindituta. Dena den, ez da istilurik egon. Laudion gauez izan da sarrera eta Amurrion eguna argitu ostean.
Enpresako zuzendaritzaren eta sindikatuen arteko negoziazio epea atzo amaitu bazen ere, grebak aurrera jarraitzen du.
Dena ez da poliziaren presentzia izan gaurko greba egunean Tubacexen. Aiarako Suhiltzaileek Laudioko piketea bisitatu dute, eta ekarpen ekonomikoa egin dute erresistentzia kutxan:
Aiarako Suhiltzaileek ere babesa eskaini diete gaur Tubacex enpresako langile grebalariei. Bideoa: Maider Bordagaray#TubacexBorrokan pic.twitter.com/ubb27bBT2W
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 11, 2021
Argazkiak: Aimar Gutierrez