AZKEN ORDUKOA

Atzerapenak daude tren zerbitzuan, Amurrio eta Laudio artean jazotako gertakariagatik

Erredakzioa 2021ko mar. 11a, 17:23

Trenak txandaka egin behar dute Laudio eta Amurrio arteko bidaia. / Aiaraldea.eus

Atzerapenak daude Bilbo eta Urduña arteko tren zerbitzuan, Laudio eta Amurrio arteko trenbidean jazotako gertakaria dela medio. Renfek ez du zehaztu zer den zehazki, baina errail bat soilik erabili daitekeela aipatu du. Gauzak hala, trenek txandaka egin behar dituzte bidaiak, eta horrek eragin ditu atzerapenak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide