Kontzertua eskaini dute Xabi Basterra eta Egoitz Uriartek Laudioko Alberto Acero plazan, @LaudiokoUdala -ren egitarauaren baitan pic.twitter.com/lJkgUoAEG1
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 12, 2021
Laudioko Udalaren 'KultUDABERRIA’ egitarauaren barruan antolatu zuten emanaldia. Hilabete amaierara arte luzatuko da programa. Hilaren 19an umeentzako ikuskizuna egongo da, 17:00etan: Cuentos de buenas noches para ñiñas rebeldes. 20:00etan, aldiz, Histerias uterinas ikuskizuna egongo da. Hurrengo egunean, aldiz, Moonshine Wagon taldeak girotuko du plaza, 19:00etan. 26an, azkenik, Sabin Guaresti igoko da oholtzara, ordu berean.