ZUZENEKO KONTAKETA

Euskararen alde 10.000 kilometro osatzeari ekin diote Laudion

Txabi Alvarado Bañares 2021ko mar. 14a, 19:29
Euskararen alde 10.000 kilometro osatzeari ekin diote Laudion Eguerdian bildu dira parte hartzaile gehienak. / Aiaraldea.eus

9:00etan hasi da '10.000 kilometro baietz!' erronka, Laudio Ikastolaren eskutik. 10:30ean egin dute egitasmoa aurkezteko ekitaldia, Laudioko Gurutze Gorriaren egoitzaren parean. Hainbat talde politiko zein elkarteetako ordezkariak bertaratu dira ekimenari babesa ematera.

Zumalakarregi etorbidean zehar itzuliak egitean datza ekimena. Herritar orok parte hartu dezake, kalearen hasieran eta amaieran dauden postuetan izena emanda. 19:00etara arte luzatuko da erronka. 

2021ko mar. 14a, 19:29
2021ko mar. 14a, 13:58
2021ko mar. 14a, 13:57
2021ko mar. 14a, 13:56
2021ko mar. 14a, 11:18
2021ko mar. 14a, 11:17

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide