AZKEN ORDUKOA

Sua piztu da Laudioko industriaguneko Mecet enpresan

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko mar. 16a, 14:21
Sutea larria izan ez den arren, suhiltzaileek pabilioiko egitura eusteko lanak egin dituzte. / Aiaraldea.eus

Langileek sua itzaltzea lortu dute suhiltzaileak eta larrialdi-zerbitzuak bertaratu direnerako. Ez da zauriturik egon.

Sutea piztu da gaur eguerdian Laudioko Gardea auzoan dagoen Mecet enpresan, aurretik Vicalderena izandako pabilioian. Suhiltzaile eta larrialdi-zerbitzuak bertaratu direnerako langileek su-itzalgailuekin garrak itzaltzea lortu dute.

Egoera kontrolpean egon arren, suhiltzaileek pabiloiaren egitura mantentzeko lanak egin dituzte, suak kaltetutako materialak urarekin hoztuz, besteak beste. Larrialdi zerbitzuetako kideek jakinarazi dutenez, ez da zauriturik egon.

Lau urtez hutsik egon zen Vicalde lantegia, 2019. urtean Bakiolako Mecet lantegia bertara lekualdatu zen arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide