Tubacex taldeko grebalariek hainbat elkartasun keinu jaso dituzte protesta abiatu zutenetik, Babes Zibileko taldearena tartean. Zehazki, boluntarioek zozketa prestatu dute. Produktu etxekoiez osatutako otarra eta Gabonetako 3 dezimo izango dira sariak.
Txartel bakoitzak euro bat balio du eta Laudioko zenbait tabernatan erosi daitezke (Ederki, Laurak, Tolo, Gozo Toki eta Bonaire) eta dendetan (Argitxu, Tximeleta, Natalia, Goxoh, Mokka, Arza harategia, Escuza harategia eta Zurimendi fruta denda). Luiaondoko Oleta jatetxean ere eros daitezke.