Andoitz Galdos izendatu dute SD Leioa klubeko lehen taldeko entrenatzaile. Laudioarrak hartu du Iker Bilbaok eta Luis Prietok aste honetan utzitako lekua eta erronka garrantzitsua izango du 2. B mailako II. taldean, Leioa azken sailkatua baita; partida bakarra irabazi du, 7 aldiz berdindu du eta 11 galdu.
Bilbao Athleticeko jokalari ohia ekainean heldu zen SD Leioara eta gazte kategoriako A taldea hartu zuen bere gain. Aurretik Deportivo Alaves klubean egon zen harrobiaren arduradun gisa.
Igandean izango da Galdosen debuta aulkian eta, hasteko, proba erabakigarria izango du. 18:00etan SD Leioak bere indarrak neurtuko ditu Barakaldorekin Lasesarreko futbol zelaian. Ezkerraldeko taldea azkenaurreko sailkatua da taulan eta jaitsiera postutan dago ere.