Bi radar berri jarriko ditu Laudioko Udalak. Ellakurin kokatuko dute bat, igerilekuen parean, eta Virgen de Carmen kalean bestea, Doctor Fleming kalearen alboan.
Bi arrazoi nagusirengatik erabaki du tokiko erakundeak autoen abiadura neurtzeko tresnak jartzea, Ander Añibarrok azaldu duenez. Alde batetik, hainbat bizilagun kexatu dira autoen abiaduragatik. "Bestetik, datuen arabera, zonalde horietatik igarotzen diren lau autotatik batek gehienezko abiadura gainditzen du", gehitu du alkateak, "kasu batzuetan baimendutako abiaduraren bikoitza gainditzera ere iristen dira".
Virgen del Carmen kalean 30 kilometro ordukoa da gehienezko abiadura, eta 50 kilometro ordukoa Ellakurin. Gobernuruburuak nabarmendu du radarrak ez direla dirua biltzeko asmoarekin jarriko, eta isunen bidez lortzen dena "helburu sozialetarako" baliatuko dela aurreratu du. Azpiegiturak datorren hilabetean abian egotea aurreikusi dute.