Lanuztearen 44. egunean jai giroaren alde egin dute Tuabecexeko langileek. Batzuek mozorroa baliatu dute, baina aldarrikapena baztertu gabe. Aiarako Suhiltzaileen parketik aurrean igarotzean gelditu da mobilizazioa larrialdi zerbitzuko kideak txalotzeko. Ertzaintzari, ordea, txistu egin diote. Herriko plazan amaitu da mobilizazioa. Bertan, kaleratuak izango diren beharginak animaliak bezala sakrifikatuko dituztela irudikatu dute.
Argazkiak: Aitor Aspuru eta LAB Aiara