Bart Aiarako Suhiltzaileek Lamuza Parkera jo behar izan zuten lagun bat errekatik ateratzeko, 23:00ak aldera. Larrialdi zerbitzuko langile batek azaldu duenez, herritarra Aldaikoerrekara erori zen eta ezin zen bere kabuz atera.
Suhiltzaileak errekara jaitsi ziren eskailera baliatuta, eta igo zuten istripua izan zuen pertsona. Zenbait kolpe zuenez, anbulantzia baten esku utzi zuten herritarra. Hala ere, larrialdi zerbitzuko kideek adierazi dute ondo zegoela.