Gaztea Cover lehiaketako bozketa fasera igaro da Nerea Valle, beste 19 musikarirekin batera. Gaur -martxoak 30- da botoa emateko azken eguna. Bihar emango du Gazteak finalera igaroko diren lanen berri. Hemen eman daiteke botoa.
Izaki Gardenak taldearen Zuen eguzkia kantaren bertsioa aurkeztu du gazte laudioarrak, pianoarekin jota. Pozik agertu da Valle abestiak izandako harrerarekin. “La Ventana de Laudio eta No eres de Urduña Facebook taldeetan zabaldu da bozkatzeko deia, eta harrera handia izan du”, azaldu du. Hori “txute” bat izan dela nabarmendu du musikariak. Izan ere, bere lehen abesti propioa plazaratzeko asmoa du aurten.