Kultudaberria programaren apirileko egitaraua aurkeztu berri du Laudioko Udalak. Martxoan bezala, hainbat ikuskizun eta kontzertu eskainiko ditu tokiko erakundeak apirilean ere. Gehineak asteburu partean izango dira, arratsaldez, eta Alberto Acero plazan dagoen karpa izango da agertoki nagusia. Hala ere, Aldai eta Herriko plazetan ere egingo dira ekintzan.
Ondorengo sortzaile hauek eskainiko dituzte emanaldiak, besteak beste: Oihan Vega, Idoia Asurmendi, Elvi el Ventrílocuo, Oihulari Klown, Arineketan edo Erribera Canta.

Jarduera guztiak doakoak izango dira, baina toki kopurua mugatua izango da, COVID-19aren aurkako neurrien ondorioz.