Renfe enpresako tren batek sua hartu du Laudion, 14:45ak aldera. Antza, balaztak berotu dira eta garrak hasi dira horren ondorioz.
Zauriturik ez da egon, baina gidariak erabaki du jende guztia jaistea Gardeako geltokian. Horren ondoren, 7 su-itzalgailu erabili dituzte, baina sua ez da amaitu.
Hori dela medio, Aiarako Suhiltzaileek esku hartu dute eta sua amatatzea lortu dute. Gero Laudioko tren geltokira eraman dute unitatea, freskatzeko.
Gidariak azaldu duenez, duela bi egun matxuratu zen balazta elektrikoa tren horretan eta freno neumatikoa erabili ahal izan du bakarrik, elektrikoaren laguntzarik gabe. Hori izan daiteke suaren iturburua.
Ezbeharrak eragina izan du zerbitzuan eta Urduñatik ateratzen den trena 18:21ean eta Laudiotik ateratzen dena 17:25ean bertan behera geratu dira.