Tailerrak azalpenen atala eta atal praktikoa izango ditu, marrazketaren kontzeptu batzuk hartuko dira zianotipia bidez irudiak sortzeko, besteak beste.
Prozesua era arin batean azalduta ikus dezakezu osatu dugun bideoan.
Ikastaroa 10:00etan hasiko da eta 14:00ak bitarte iraungo du. Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa izango da, horretarako, izenemateakirikino@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko da.
Tailerra adin guztietako pertsonei zuzendurik dago eta plazak mugatuak izango dira. Parte hartzeagatik 10€ ordaindu beharko dira.
