Aizkorrikoa ez da egiten duten mota horretako lehen ekimena. Martxoan dozenaka behargin Gorbeiara eginiko ibilaldian.
Aste honetako grebalarien egitarauari dagokionez, piketeak mantenduko dituzte Amurrio zein Laudioko lantegien aurrean, baina horrez gain Bilbora joko dute bihar, Aernovako langileak babestera Bilboko Justizia Jauregira, 10:00etatik 11:30ak bitartean.
Ostiralean, aldiz, Gasteizera itzuliko dira grebalariak eta Eusko Legebiltzarreko batzar orokorra egiten duten bitartean, eraikinaren aurrean elkartuko dira langileak, 09:00etatik 10:00ak arte, hain zuzen.