Munduko Nobull CrossFit Open Txapelketako 3. fasera igaro da Oihana Moya, Europako sailkapenean 27. postua lortuta

Txabi Alvarado Bañares 2021ko api. 15a, 07:44
Hainbat ariketa egin behar izan zituen Oihana Moyak asteburuan. / O.M.

Espainiako Estatuko lehena izan zen kirolari laudioarra, 27. geratu zen Europako sailkapenean eta 80., aldiz, mundukoan.

Munduko Nobull CrossFit Open Txapelketako 3. fasera igaro da Oihana Moya. Asteburuan egin zituzten 2. faseko azken probak, eta emaitza oparoak lortu zituen kirolari laudioarrak bertan: Espainiako Estatuko lehena izan zen, 27. geratu zen Europako sailkapenean eta 80., aldiz, mundukoan. “Ostiral, larunbat eta igandean egin genituen probak”, azaldu du Moyak, “egun bat lehenago jakinarazten ziguten zer egin behar genuen”.

Kirolaria oso pozik azaldu da lortutako emaitzarekin. “Ez nuen espero, baina honi esker ikusten dut gaitasuna eta maila dudala hor egoteko, eta horrek asko motibatzen nau”. Salto handia dago norgehiagokaren 2. eta 3. faseen artean, probak telematikoki egitetik presentzialki egitera pasako direlako. “Ekainean izango dira norgehiagokak, Holandan eta Alemanian, baina oraindik ez dakigu non egokituko zaigun bakoitzari”. 

Europako 60 onenak neurtuko dira bi herrialde horietan, eta lehenego bostak igaroko dira azken fasera, mundukora. Moyak aitortu du “urduri” dagoela, ariketak bere ohiko entrenamendu gunean eta konfiantzazko lagunen artean egitetik gainontzeko parte hartzaileen aurrean egitera igaroko delako, baina “gogotsu” dago erronka berriari heltzeko. Hemendik eta ekainera entrenamenduetan murgilduko da buru-belarri, txapelketa hau baita aurtengo bere erronka nagusia. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide