Martxoan aurkeztu zuen Antonio Oyarzabalek bere lan berria: La Muse Oubliée diskoa. Emakume konposatzaileek pianorako idatzitako “harribitxiak” bildu ditu musikari laudioarrak bilduman, “tentuz aukeratu” ondoren. “Errepertorioak barrokoko konposizioak ditu, Élisabeth Jacquet de la Guerrerekin, eta XX. Mendeko lehen erdialdera arte doa, Ruth Crawford Seeger eta Kaprálovárekin”.
Oyarzabalek nabarmendu du emakume horiek direla lanaren “protagonistak”. Piano-joleak eskerrak eman dizkio Ibs Classical disketxeari, proiektuaren alde apustu egiteagatik. “Esker bereziak eman nahi dizkiot baita ere Eva Sandovali, CDaren liburuxkan jasotako ikerketa eta dokumentazio lan guztiagatik”.