Txelis Letona politikari jeltzalea zendu da

Aitor Aspuru Saez 2021ko api. 18a, 18:26
Txelis Letona EAJko militante historikoa. / EAJ

EAJk oharra zabaldu du bere samina adierazteko. Letona Laudioko alkategaia izan zen 1999an eta hainbat urtez aritu zen erakunde ezberdinetan jeltzaleak ordezkatzen.

Txelis Letona laudioarra hil da gaur, 62 urte zituelarik. Letona EAJko militante historikoa izan da udalerrian, hainbat hamarkadaz aritu baita politikaren lehen lerroan. Ibilbide horretan, besteak beste, Laudioko alkategai izan zen. Horrez gain 2007-2011 eta 2011-2015 legealdietan zinegotzia izan zen Laudion.

Aiarako burukidea ere izan zen, eta ardura garrantzitsuak izan zituen alderdian, besteak beste Araba Buru Batzarrean.

EAJk adierazi du Letonaren heriotza albiste gogorra izan dela, eta bere izaera konprometitua eta laguntzeko prestutasuna goraipatu ditu.

Josune Irabien Amurrioko alkate ohiak eta Eusko Jaurlaritzako kideak, adibidez, hurrengo mezua zabaldu du Twitteren: 

Familiak, bere aldetik, eskerrak eman dizkie maitasuna erakutsi dioten lagun orori, baita emandako agurra ere.

Txelis Letonaren hileta bihar izango da Laudioko San Pedro Lamuza parrokian, 19:00etan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide