Gaur 6:00etan istripua jazo da A-625 errepidean, Luiaondo eta Laudio artean. Gidariak azaldu duenez, basurde bat agertu da bidean eta animaliaren kontra jo du autoak.
Ibilgailua erabateko hondamen egoeran geratu da, baina barruan zegoen lagunak ez du zauririk izan.