`Gazteon' dinamika abiatu du Laudioko Udalak, herriko gazteentzako komunikazio kanalak atontzeko. Horretarako bi profil sortu ditu tokiko erakundeak, Facebook eta Instagramen, hurrenez hurren. Gazteentzako interesgarria izan daiteke informazioa zabalduko dute sare sozial horietatik: bekak, ikastaroak, tailerrak eta aisialdi eskaintza, besteak beste.
Laudioko Bigarren Gazte Planean zehaztutako ildo eta ondorioak kontuak hartuta abiatu dute ekimena. "Bi bide horiek ezarriko dira ahalik eta gazte gehienengana iristeko”, azaldu du Juanje Merchanek, gazteria zinegotziak, "gazteen sektorearentzat interesgarria den informazio espezifikoa eta eguneratua banatuko da, betiere gazteen ezaugarri eta beharretara egokituta, Gazteria Zerbitzuarekin koordinatuta".