Ermualdeko inguruak auzolanean atonduko dituzte hainbat herrialdetatik etorritako gazte boluntarioek

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko api. 22a, 14:11
Ermualde inguruan burutuko dituzte auzolandegiak. / Aiaraldea.eus

Auzolandegiak antolatuko dituzte uztailean Ermualdeko zenbait azpiegitura atontzeko.

Hainbat herrialdetatik etorritako gazte boluntarioak elkartuko dira Laudion uztailaren 19tik abuztuaren 2ra. Arabako Gaubea eta Arraia-Maeztu udalerriekin batera, Laudion ere burutuko da aurten ondare historikoaren eta naturalaren kontserbazioa helburu duten nazioarteko boluntariotza programa.

"Aldi batez elkarrekin bizi eta gizarte osoarekin zerikusia duen proiektu batean parte hartzea" da egitasmoaren funtsa. Hain zuzen, Ermualdeko bidezidorrak, karobia eta elur-zuloa atonduko dituzte 18 eta 26 urte bitarteko boluntarioek. Nazioarteko kanpaldia izanik, ingelesa izango da auzolandegien hizkuntza nagusia, baita egingo dituzten gainerako aisialdi-jardueretakoa ere.

Aurretik, beste auzolandegi txanda batek lan berdinei ekingo die uztailaren 5etik 19ra. Lehenengo txanda horretan Euskal Herriko eta Espainiar Estatutik etorritako gazteek hartuko dute parte, eta  euskaraz zein gaztelaniaz egingo dituzte jarduerak. 

Auzolandegiak Aiaraldean

Eskualdean egin dira aurretik antzeko proiektuak. Tertangako Ubiros Errota, esaterako, auzolandegietako dozenaka gazteren laguntzarekin zaharberritu zen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide