Auto istripua gertatu da gaur 10:30ean Laudioko Ugarte auzoan. Bi autok elkar jo dute. Oso kolpe zaratatsua izan da, auzokideek Aiaraldea Hedabideari jakinarazi diotenez.
Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira baina, jakinarazi dutenez, ez da zauritu larririk egon.