Landare truke azokaren lehenengo edizioa egin zuten iragan igandean -apirilak 25- Kirikiño atseden taldeko kideek, Laudioko Ellakuri auzoan duten baratzean. Hainbat lagun bertaratu ziren egitasmoaz gozatzera.
Landare trukeaz gain, bestelako ekintzak ere burutu zituzten: ipuin-kontalaria, musika emanaldia edota argazki erakusketa, besteak beste.
Ate irekiak
Duela bi urte abiatu zuten baratzaren ekimena Kirikiñoko kideek, eta auzolanean garatu dute proiektua. Maiatzaren 23an, 12:00etatik aurrera, ate ireki jardunaldiak burutuko ditu baratzeko lantaldeak espazioa ezagutu nahi duen ororentzat.
Uda sasoian baratzaz arduratuko den talde sendo bat osatzea da Kirikiñoren asmoa, "baliabiderik edo denbora gehiegi ez duten eta baratzaz ikasi eta gozatu nahi duten lagunekin".