SOSLAIA

Txelis Letona, politikatik harago

Floren Arza eta Iñaki Garaio 2021ko api. 29a, 07:02
Duela hamar egun zendu zen Txelis Letona. / EAJ

Apirilaren 18an zendu zen Txelis Letona. Esparru publikoan EAJko kidea izateagatik ezaguna bazen ere, bestelako ekarpenak egin zituen, Arloteetan edo lan munduan, eta horiek gogoratu nahi ditugu.

Jende gehienak bere jarduera politikoagatik izan zuen Txelis Letonaren berri. Guk, ordea, bestelako giroetan ezagutu genuen, 13 edo 14 urterekin igotzen baitzen bere lehengusuarekin Ugarte auzora. Amadorekin, Josu Guarestirekin eta beste askorekin batzen ginen jolasteko eta abesteko eta handik gutxira sartu ginen guztiok Arloteetan.

Bertan ibili ginen elkarrekin pare bat urtez eta gero bakoitzak hartu zuen bere bidea. Adibidez, batzuek Rakataplan aritzea erabaki zuten, baina, urteak igaro ahala, Arloteetan elkartu ginen guztiok berriro.

Izan ere, Arloteak ziren Txelisen pasioa eta zaletasuna. Ekitaldi garrantzitsu guztietan zegoen eta azkenaldian, gainera, bere semearekin, guztiok maite duguna. Berez, ekarpen handiak egin zituen Txelisek Arloteetan eta horietako bat, esan bezala, izan da bere semea. Alardean biek batera abesten zuten, beti elkarrekin.

Eta nahiz eta ahalegina handia izan, beti irribarre batekin egiten zuen. Horrela gogoratzen dugu, argazkian bezala. Hori zen bere ezaugarri nagusia, irribartsu hartzea hitza. Irribarre egiten dizun norbaitek beti irabaziko zaitu. Poztasun hori ekartzen zuen Arloteetara, baina beti modu egokian eta serioan, eta boluntario edozer egiteko.

Lan munduan ere aztarna utzi zuen Txelisek. Eskoop enpresaren lehenengo bazkideen artean egon zen. Hain zuzen, Txelisek gogoko zuen kooperatibismoaren filosofia eta enpresan zuzendari komertziala izan zen, bere izaera irekia, atsegina eta ausartagatik. Hori behar zuen enpresak arlo horretan eta Txelisek eman zuen. Kooperatibismoaren arimarekin bat egiten zuen eta Scoopen barruan izan zen kudeaketa eredu horren defendatzaile sutsua azken unera arte, beste batzuek hori zalantzan jartzen zuten bitartean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide