15:40ak aldera gertatu da auto istripua Laudion, A-625 errepidean, Bilboko noranzkoan. Auto batek kontrola galdu du eta errepidetik atera da.
Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira baina ez da zauritu larririk egon. Ertzaintza trafikoa kontrolatzen egon da autoa erretiratu arte.