Euskal Herriko hamaika txokotatik etorritako ehundik gora lagun elkartu dira gaur eguerdian Jardun Koordinadorak Laudion burutu duen manifestazio nazionalean. "Langile borrokaz Euskal Herri sozialista" lemapean Laudioko kaleak zeharkatu dituzte.
Koordinadorako bozeramaileak Aiaraldean azken hilabetetan gauzatzen ari den langile borroka eta antolakuntza goraipatu ditu, eta adierazi du Euskal Herriko beste hamaika txokotan ere ari dela borroka pizten. Internazionala eta Eusko Gudariak abestuz eman diote amaiera mobilizazioari.