Kale nagusiak zeharkatu ostean, Herriko plaza bete dute manifestariek. Enpresa Batzordeko kideek hartu dute hitza bertan. Eskualdea defendatzen jarraitzeko deia luzatu dute, eta interpelazio zuzena egin diete instituzio publikoei, Tubacexeko gatazkan inplikatzea eta lan-erreforma deuseztatzea eskatuz.
Erresistentzia kutxari ekarpena
Beste ekimen jendetsu bat ere egon da arratsaldean Laudion, Tubacexeko langileen mobilizazioa baino lehen. Ehunka herritarrek hartu dute parte Alberto Acero plazatik Herriko plazaraino joan den giza-katean, Tubacexeko langileen erresistentzia kutxaren alde eginiko zozketan bildutako dirua modu kolektiboan entregatzeko.