Gaur goizean behi batek alde egin du Laudioko hiltegitik. Animaliak Guardian-Autoglas enpresetako aparkalekua zeharkatu du, Ertzaintza atzetik zuelarik. Edonola ere, gertakariak ez du berebiziko garrantzirik izan. Poliziak berak jakinarazi duenez, hiltegiko langileek harrapatu dute aberea eta azpiegituretara itzuli dute.
Azken urteetan horrelako gertakari gehiago jazo dira, emaitza ezberdinekin. Tokiko ekoizleei ezinbesteko zerbitzua ematen dien hiltegitik zenbait animalik hanka egin dute aurretik. Esaterako, 2018an Ertzaintzak aberea hil zuen Laudioko herrigunean:
2019ko udan, aldiz, behi batek herritar bat zauritu zuen:
Iaz, azaroan, antzeko ibilbidea bete zuen zekor batek, Guardian enpresara sartuta. Hori bai, azkenean, etxera eraman zuen jabeak: