Gaur 14:10ak aldera motor bat bidetik atera da A-625 errepideko saihesbidean Laudion, Bilboko noranzkoan, hain zuzen. Istripuaren ondorioz gidaria zauritu da eta Galdakaoko ospitalera eramango dute, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Ezbeharra dela medio, trafikoa bideratu behar izan dute larrialdi zerbitzuek eta Ertzaintzaren gomendioa da motel igarotzea tokitik. Hala ere, motorra errepidetik kendu dute.