Novaltiako grebalariek Laudioko farmazien atarietara eraman dituzte euren aldarriak, berriz

Txabi Alvarado Bañares 2021ko mai. 6a, 12:53

Urte eta erdi baino gehiago daramate greban, lan hitzarmen duin baten alde. 

Novaltia enpresako grebalariek Laudio bisitatu dute gaur. Kooperatiba bat da Novaltia, eta hainbat farmazia dira jabeak. Gauzak hala, enpresako bazkideak diren Laudioko botiketara jo dute langileek, euren aldarriak plazaratzeko. 

2019. urtean ekin zioten greba mugagabeari, lan hitzarmenaren alde. Salatu dutenez, enpresak 2019. urtean kendu zien hitzarmena, eta hainbat lan baldintza ezarri zituen:

  • Soldata-eskala bikoitza: Kontratatu berriek %35 gutxiago kobratzen dute.
  • Gutxiengo soldatatik oso hurbil dauden lan-sariak.
  • Erabateko malgutasuna, igande eta jai-egunetan lan egitera derrigortuta.
  • Azpikontratazioak eta kontratu prekarioak. 

Laudioko kaleak zeharkatu ostean, Tubacexera jo dute Novaltiako grebalariek, bertako piketean zeuden langileei elkartasuna adieraztera. 

Gaurkoa ez da izan lantegi horretako grebalariek Laudio bisitatu duten lehen aldia. Iaz bi aldiz egon ziren herrian:

Langileek nabarmendu dute Novaltiako jabeak diren farmaziek "erantzukizun zuzena" dutela egoera honetan. Lan ikuskaritzaren "jokabide konplizea" ere salatu dute, "beste alde batera" begiratzea leporatuta. 

Hala ere, grebalariek ziurtatu dute "irmo eta indartsu" daudela. "Greban jarraitzen dugu, mobilizatzen, Novaltiaren eta farmazien jokabidea salatzen eta prekarietatearen aurka borrokatzen, hitzarmen propio duina lortzeko". 

Argazkiak: Aiaraldea.eus eta ELA sindikatua

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide