Bakarlari gisa estreinatuko da Ibai Adrian Codesal bihar -ostirala- Bilboko J.C Arriaga Kontserbatorioko Orkestra Sinfonikoarekin. E. Sachseren pieza bat joko du musikari laudioarrak kontserbatorioko auditorioan.
Gazteak eginiko ibilbidea goraipatu du Pedro Ignacio Adrian Gonzalezek, Laudioko Musika Bandako zuzendariak. Izan ere, Ibaik talde horretan hasi zuen bere ibilbidea. “Ostiraleko kontzertuan parte hartuko duten gazteentzat fase berri bat irekiko da orain”, azaldu du musika bandako zuzendariak, “datozen asteetan proba gogorretara aurkeztuko dira estatuko zein Europako zenbait hiritan, euren musika formazioko azken etapara iritsi ahal izateko”.
Gauzak hala, Ibai bezalako gazteak Laudioko Musika Bandatik igaro izana “ohorea” dela azpimarratu du Pedro Ignacio Adrian Gonzalezek, eta salatu du bandaren eskola ia 2 ikasturte daramatzala geldirik, COVID-19aren aurkako neurrien ondorioz.