Tokiko merkataritzaren aldeko bonoak jarriko ditu salgai Apill-ek bere online dendan, datorren astelehenetik -maiatzak 17- aurrera. “Bonoen prezioa 20 eurokoa da baina 30 euroko balioa izango dute”, azaldu dute merkatari eta ostalari elkarteko kideek. Erosleak Internet bidez hautatu behar du produktua, eta denda fisikora joan behar da gero, bonoa produktuagatik trukatzeko. Bi bono baliatu ahalko dira gehienez produktu bat eskuratzeko.
28 establezimendu eta ia 1.000 produktu
Iragan abenduan jarri zen martxan Laudioko saltokien online denda, Laudioko Udalaren eta Nafarroako Rural Kutxaren laguntzarekin. Egun, 28 establezimendu eta ia 1.000 produktu topatu daitezke bertan.
