Kultur-sektorean bizi duen egoerari buruzko mahaingurua eskainiko du Aiaraldea Komunikabideak bihar, Faktorian. 19:30ean hasiko da ekitaldia eta presentzialki zein streaming bidez (Aiaraldea.eus atarian) jarraitu ahalko da.
Aitor Aspuru Saez kazetariak dinamizatuko du solasaldia, eta hiru pertsonek hartuko dute parte:
- Nerea Iglesias Lili (Musikari eta antzezlea)
- Pedro Ignacio Adrian Gonzalez (Laudioko Musika Bandako zuzendaria)
- Egoitz Palacios (Soinu teknikaria)
Beste bi solasaldi
Bi solasaldi gehiago prestatu ditu komunikabideak hemendik eta ekainera bitartean:
'Errefuxiatuekiko elkartasunaz hausnartzen': Ekainaren 3an, osteguna, 19:30ean Faktorian
'Basogintza eredua aztergai': Ekainaren 3an, osteguna, 19:30ean Faktorian