Basalarrina Euskal Topaguneak batzar orokorra deitu du datorren larunbaterako (maiatzak 29). Goizeko hamarretan izango da, elkarteak Abasto plazan duen egoitzaren kanpoaldean.
Hiru puntu landuko dituzte bertan:
1. Bazkideen erantzunak partekatu
2. Basalarrinaren etorkizuneko erabakiak
3. Galde-eskeak
Antolatzaileek ziurtatu dute COVID-19aren aurkako osasun neurriak errespetatuko direla bileran, eta "ezinbestekotzat" jo dute bazkide guztiak bertaratzea, "erabaki garrantzitsuak" hartuko direlako.