Rapid Apill taldeko kadeteek lortu dute txartela sektore fasea jokatzeko, ekainaren lehenengo asteburuan Madrilen.
Kanporaketa horretan Andaluzia eta Galiziako klubak izango dituzte aurkari eta laudioarren helburua azken fasera heltzea izango da. Berez, Euskadiko Txapelketan bigarren izan da Rapid Apill, Jolaseta RCren atzetik. Laudioko Ganbegi Hockey Taldea ere lehiatu zen bertan, baina lehenengo partidetan emaitza onak eskuratu ostean, azkenengo jardunaldian bi norgehiagokak galdu zituen.
"Jolaseta RC Espainiako Estatuko puntako taldea da eta Euskadiko Txapelketako partidetan oso maila parekatua erakutsi dugu", azaldu dute Rapid Apill-eko Hector Borge entrenatzaileak, "ondorioz, gure gaitasunak ondo baliatuta, agian lortu dezakegu azken kanporaketan egotea, estatuko 8 talde onenen artean".