Bihar agortuko da epea izena emateko Arabako Hockey Federazioak Laudion antolatutako udalekuetan. Euskarazko jarduera izango da eta plaza kopurua mugatua izango dute, talde bakoitzean 6 ume baino ez baitira egongo, begirale batekin. Hain zuzen, 2006. eta 2015. urteen artean jaiotako gazteentzako eskaintza da.
San Martin futbol zelaian egingo dira jarduerak ekainaren 21etik uztailaren 30era arte, 10:00etatik 14:00ak arte, eta astekako inskripzioak izango dira:
- Astebete 90 euro
- Bi aste 170 euro
- Hiru aste 240 euro
Anai-arrebek %5eko deskontua izango dute. Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko udalekua@arabahockey.com helbidera idatzi edo 657 778 239 telefonora dei daiteke.