Laudio Institutuko ikasle bat Nazioarteko Filosofia Olinpiadan parte hartzen ari da

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko mai. 28a, 07:00

Aurreko edizioko Nazioarteko Filosofia Olinpiadako parte hartzaileak. / International Philosophy Olympiad

Ane Murga Penas Batxilergoko 1. mailako ikaslea da, eta Espainiako Estatua ordezkatzen ari da nazioarteko lehiaketan. Asteburuan zehar Noam Chomskyrekin elkartzeko aukera izango du, besteak beste.

'Utopia eta bere atsekabeak' gai bezala hartuta, saiakera aurkeztu zuen Ane Murga Penas Laudio Institutuko ikasleak Filosofia Olinpiadara, eta bere lana Espainiako Estatuko saiakera guztien artean hautatua izan da. Beste ikasle batekin batera, Nazioarteko Filosofia Olinpiadan ari da parte hartzen asteburu honetan zehar.

Eslovenian egin behar zen nazioarteko lehiaketaren finala baina, pandemia egoera dela medio, online egin behar izan dute. 56 herrialdetako 150 ikaslek parte hartuko dute norgehiagokan. Gaur bertan bost ordu izango dituzte gai zehatz baten inguruko saiakera berri bat idazteko, eta igandean iragarriko dituzte irabazleak.

Plataforma berezi bat erabiliko dute parte hartzaileek saiakera idazteko. Modu horretan, kanpoko erreferentziak bilatzea edo laguntza jasotzea ekidingo dute. Gainera, parte-hartzailearena ez den ikasketa hizkuntzan idatzia egon behar du. Murgak, esaterako, ingelesez idatzi zuen bere lehen saiakera.

Asteburu osoko egitaraua

Nazioarteko Filosofia Olinpiadan parte hartzeko aukeraz gain, asteburu osoko egitarau oparo batez gozatzeko aukera ere izango dute 150 parte hartzaileek. Antolakuntzak eztabaida, hitzaldi eta mahai-inguru ugari antolatu ditu, ospe handiko pentsalarien presentziarekin: Noam Chomsky edota Peter Singer, esaterako. Esteka honetan ikus daiteke egitaraua osorik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide