Hiru ekintzek osatuko dute aurtengo Santa Luzia Jaien egitaraua. Ospakizun historikoak pandemiaren eragina nabarituko du aurten berriro eta ekitaldi gutxi aurreikusi dira. Gehienak udalak berak prestatutakoak ziango dira.
Hasteko, 11:30ean meza egongo da Ermualden eta gero Izalde trikitilariek alaituko dute giroa.
12:00etan Tubacexeko grebalariek talde argazkia egingo dute Ermualden bertan.
19:00etan izango da ekintza deigarriena. Izan ere, Jon Maia eta Onintza Enbeitia bertsolariek saioa eskainiko dute Herriko plazan -Aldai plazan euria eginez gero-. Gai-jartzaile lanak Begoñe Olabarria orozkoarrak egingo ditu.