Kiki Klownen "Zirku biziak" ireki du Kultudaberria programaren ekaineko zikloa

Txabi Alvarado Bañares 2021ko eka. 6a, 07:00

Zirku bizia ikuskizuna eskaini zuen Kiki Klownek atzo Laudioko Alberto Acero plazan, Laudioko Udalak antolatutako Kultudaberria programaren barruan. Ostiralean, aldiz, Los Cimberos taldeak eskaini zuen emanaldia. 

Egitarau oparoa prestatu du Laudioko Udalak ekainerako. Asteburuko egongo da zer ikusi eta entzun: 

  • Ekainak 12, larunbata: Bihotz taldea, 19:00etan Herriko plazan. 
  • Ekainak 19, larunbata: Marsel Magoa, 19:00etan Herriko plazan. 
  • Ekainak 26, larunbata: Hutsun eta Ortzi, 19:00etan Alberto Acero plazan. 
  • Ekainak 27, igandea: Akelarren dantza taldearen eta Andere Abesbatzaren emanaldia, 19:00etan San Joan Astobitzako baselizaren aurrean. 

Argazkiak: Aiaraldea.eus

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide