Ostegunean hasi zen Malagako Zinemaldiaren edizio berria, eta bertan lehiatzen ari da Esti Urresola zinemagile laudioarraren Polvo somos lana. Ekainaren 13ra arte luzatuko da jaialdia, eta Goya sarietarako sailkatzeko aukera izango dute parte hartzaileek.
2020an Sirimiri Films ekoiztetxearekin plazaratu zuen Urresolak Polvo Somos filma laburra. 29 minutuko zinta da eta hileta baten bueltan berriz elkartzen diren familia bateko emakumeen asteburua du abiapuntu. Hainbat jaialdietatik igaro da dagoeneko zinemagile laudioarraren lana, Gasteizko Coartada jaialditik esaterako.
Euskal zinemagileak
Esti Urresola ez da izango Malagan egongo den euskaldun bakarra, 12 euskal zinemagilek edota ekoiztetxeek egindako lanak proiektatuko baitira guztira jaialdian.