Tubacexeko langileen greba mugagabearen 135. egunean kontzertu berezia eskaini du Orkrestra elektrotxarangak Laudioko piketean, grebalariei elkartasuna adierazteko. Dozenaka lagun elkartu dira ikuskizunean.
Langileek egutegiak argitaratu berri dituzte, eta kontzertua baliatu dute saltzen hasteko. Bildutako diru guztia erresistentzia kutxara bideratuko dute.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte