San Juan erreka uholdeen aurrean babesteko proiektua aurkeztu du URA agentziak. Nerbioi ibaian uholdeei aurre egiteko proiektuaren barruan kokatutako lanak dira aurkeztutakoak
San Juan erreka "hiri-erreka" bat dela azaldu dute agentziako arduradunek, eta nabarmendu dute "azken zatian ibilgua oso eraldatua" dagoela. Ondorioz, errekak zabalera txikia dauka ur emari oparoei aurre egiteko. Gainera, errekari estaldura berri bat ezartzea aurreikusten du proiektuak, ibilguaren zatirik handiena aire zabalean utziz. Ibaiertzak atondu eta leheneratzeko asmoa du agentziak, "gaur egun erabat degradatuta baitaude".
Bide beretik, Altzarrateko zubia ordezkatzeko lanak epe laburrean hastea aurreikusi du agentziak, uholdeei aurre egiteko proiektuaren barruan.