DISPERTSIO POLITIKA

Pili eta Fontso oroitu dituzte euren heriotzaren 31. urteurrenean

Txabi Alvarado Bañares 2021ko uzt. 3a, 15:10

Hainbat aldarrikapen jarri dituzte mahai gainean, salbuespeneko espetxe politika, mendeku nahia eta "etsaiaren Zigor Zuzenbidea" albo batera uzteko. 

Urteroko ohiturari jarraiki, elkarretaratzea egin du gaur eguerdian Etxerat elkarteak Laudioko Herriko plazan, Pili eta Fontso oroitzeko. 31 urte igaro dira Laudioko bi bizilagun horiek auto istripu batean zendu zirenetik, lagun eta senide zuten preso bat bisitatzera zihoazela. 

Mobilizazioaren antolatzaileek "lagunarteko babesa eta maitasuna" adierazi nahi izan diete bi omenduen senideei. "Urte asko pasatu dira; sakabanaketaren zigor erantsiak eraginda, luzea eta latza  izan da eta, alde bateko bortxa aspaldian desagertu arren, konponketa baterako akordioa ez da gauzatu oraindik", salatu dute. 

Gogoan izan dituzte dispertsio politikaren ondorioz zendu diren 16 euskal herritarrak, baita kartzelan hildako 35 presoak ere. "Horregatik gaude hemen, espetxe politikak oraindik ez duelako behin betiko baztertu presoen eta haien senide eta lagunen aurkako salbuespen neurrien ezarpena eta ezin delako salbuespen egoera hau denbora gehigo mantendu". 

Horregatik, hainbat aldarri jarri dutuzte mahai gainean, salbuespeneko espetxe politika, mendeku nahia eta "etsaiaren Zigor Zuzenbidea" albo batera uzteko:

  1. Presoen euskal herriratzea.
  2. Larriki gaixo dauden 19 presoen eta 65 urte baino gehiago dituzten beste 20en etxeratzea. 
  3. Presoen gradu progesioa ez oztopatzea. 
  4. "Motxiladun umeek" euren gurasoekin bizitzeko dute eskubidea bermatzea.
  5. Frantziako Estatuan betetako espetxe-zigorrak Espainiako Estatuan ezarritako zigorretan kontuan hartzea.
  6. Erbesteratu eta deportatuei itzultzeko bidea erraztea.  

Preso eta iheslarien alde, 200 bazkari

Gaur beste ekimen bat egin dute preso eta iheslarien alde. Etxera eramateko 200 otorsu banatu dituzte Orozkoko Supelaur, Urduñako Mugalde, Amurrioko Txokogorri eta Laudioko Gure Aukera elkarteen artean. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide