Uztailaren 17an egingo dute Covidgabe mendi-trail lasterketa Laudion, pandemia hasi zenetik herrian antolatzen den mota horretako lehenengo proba. Ibilbideak 18 kilometroko luzera izango du, eta 1.300 metroko desnibel positiboa. Ostiralean itxi zuten izena emateko aukera, aurreikuspen guztiak gaindituta.
Gaur, ibilbidea ezagutu eta prestatzeko irteera egin dute zenbait mendi korrikalarik. 8:30ean abiatu dira Laudio Ikastolako aparkalekutik.
Argazkiak: Ivan de la Cruz