CD Laudiok adierazpen ofiziala egin zuen atzo jakinarazteko Jose Luis Perez izango dela lehen taldearen entrenatzailea hurrengo denboraldian. Aurreko egunean azaldu zuen klubak Sebastian Settik ez zuela jarraituko ardura horiekin.
CD Laudiok ez du ezkutatu zergatik eta zertarako ekarri duen Jose Luis Perez. Bilbotarrak 9 aldiz lortu du bere taldeak mailaz igotzea. Horrez gain, 3. mailara igotzeko beste promozio batean lehiatu da.
Beti Bizkaiko futbolaren maila apaletan, Jose Luiz Perezen ibilbidea izugarri luzea izan da Bizkaian eta azken 20 urteetan Acero, Iturrigorri, Galdakao, Sporting Lutxana, Gatika eta San Pedro eraman ditu maila hobetzera.
Hurrengo denboraldian Araban arituko da Perez eta CD Laudioren helburua izango da 3. mailan sartzea. Bukatu berri den denboraldian play-offak jokatu ditu klubak, baina ez ditu nahi zituen emaitzak erdietsi.
