Gaur goizean nahigabe piztu da Laudioko apustu etxeko alarma eta larrialdi zerbitzuek lagundu behar izan dute egoera bideratzen. Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, lapurreten aurkako alarma piztu da lokalean nahigabe zerbitzari bat lanera sartu denean.
"Alarma mota horrek kea sortzen du lapurrek ez dezaten ezer ikusi, baina argi ez dagoen arrazoia dela medio, nahiz eta alarma itzali, ez zion uzten kea eragiteari", azaldu dute Aiarako Suhiltzaileek.
Izan ere, udaltzainak izan dira lehenengoak lekura heltzen, baina alarma desaktibatu ezin zutenez, suhiltzaileen laguntza eskatu dute. Dagoeneko bideratuta dago arazoa.