Gidari bat erreskatatu behar izan zuten atzo suhiltzaileek Latiorron, zuhaitz baten kontra jo eta gero

Aitor Aspuru Saez 2021ko uzt. 18a, 09:03
Gidaria harrapatuta geratu zen banku eta zuhaitz baten artean, bidetik atera eta gero. / Aiarako Suhiltzaileak

Atzo egun bizia izan zuten Aiarako Suhiltzaileek. AP-68 errepidean, Latiorron eta Aretan esku hartu behar izan zuten.

Lan ugari izan zuten atzo Aiarako Suhiltzaileek. Goizean apustu etxean agertutako arazoa konpondu ostean, ez zuten atsedenerako tarterik izan.

Izan ere, bi esku hartze garrantzitsu izan zituzten. Alde batetik, Latiorron auto gidari bat erreskatatu zuten. Goikogane kaleko bidetik atera eta gero, hango parkeko zuhaitz baten aurka jo eta bota zuen, parkearen eremua inbadituta. Gero, beste zuhaitz baten eta banku baten artean geratu zen harrapatuta eta ia konorterik gabe.

Suhiltzaileek ibilgailutik atera eta inmobilizatu zuten, lesioak prebenitzeko. Azkenik, zainketa intentsiboen unitateko anbulantzia baten esku utzi zuten.

Sutea autopistan

Aipatutako gertakariaz gain, AP-68 autopistako 33. kilometroan jazotako suteari egin zioten aurre Aiarako Suhiltzaileek. Berez, auto batean sua piztu zen eta alboko magalera zabaldu zen.

Suhiltzaileek euren bitartekoak banatu zituzten eta batzuek autoa itzali zuten aparra erabilita, besteek mendi sutea kontrolatzen zuten bitartean.

Gainera, arratsaldeko azken orduetan beste dei bat jaso zuten, Aretan auto batek kea ateratzen zuelako, baina auzunea arakatu ostean, ez zuten ibilgailua topatu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide