Hainbat txandetan atera ziren parte-hartzaileak. Horretarako bakoitzak marka zuen lurrean eta hasieran guztiek eraman behar zuten maskara, sakabanatu arte.
Laudioko hainbat mendi zeharkatu zituzten kirolariek eta 21:00etan sari banaketa egiten zen bitartean batzuk helmuga zeharkatzen zeuden oraindik. Berez, atzoko muturreko egoeran 121 lehiakidek lortu zuten ibilbidea amaitzea.
Sarituen artean eskualdeko lagunak egon ziren. Adibidez, Josu Apraiz 3. izan zen gizonezkoen artean (Josu Urrestarazuk irabazi zuen).
Laudioko korrikalari onenen artean Iñaki Galindez (sariak ezin ziren pilatu, hortaz, Apraizen lekua hartu zuen Tubacexeko grebalaria den kirolariak) eta Helene Arzuaga egon ziren.
Aiaramendi taldeko Jone Fuente Herrerak lortu zuen markarik onena emakumezkoen kategorian eta taldeei dagokienez, Amurrio Trail 3. izan zen, Orkatzak 2. eta Aiaramendi, aldiz, lehena.
Argazkiak: Aitor Aspuru Saez