Alpitxu eta Goikogane mendietako gurutzeak moztu dituzte

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko uzt. 20a, 08:51
Goikoganeko gurutzea moztu dute. / Mendikat

Alpitxu eta Goikogane mendien tontorrean zeuden gurutzeak moztu dituzte asteburuan. Ez da herriko mendiek pairatzen duten mota honetako lehenengo ekintza.

Alpitxu eta Goikogane mendien gailurrean zeuden gurutzeak moztu dituzte iragan asteburuan. Gurutzeak bi mendien gailurretan kokatuta dauden postontzietan zeuden. Ez da herriko mendiek pairatzen duten mota honetako lehenengo ekintza, 2018an Kamaraka, Mugarriluze eta Kukutza mendietako gurutzeak ere eraitsi baitzituzten.

Mendi postontziak

Euskal Herriko gailur gehienetan aurkitu daitezke mendi postontziak. Anboton jarri zuten lehenengoa 1915. urtean. Buzoi hauen bidez, mendizaleek gailurra zapaldu dutela akreditatu dezakete, bertan euren mendi klubaren txartela utziz, mendizalearen izena eta igoeraren data adierazita. Urtero antolatzen den Ehun Mendien Erronkako sailkapena osatzeko baliatzen dira txartel horiek.

Goikogane mendiko lehen postontzia 1959ko azaroaren 22an jarri zuten, mendi klubaren sorrerarekin bat eginez

Goikogane Mendi Taldeak jarri zuen Goikogane mendiko lehen postontzia 1959ko azaroaren 22an, mendi klubaren sorrerarekin bat eginez. Taldearen XV. urteurrenean -1974ko azaroan- buzoia berritu egin zuten, gaur egunera arte izan duen itxura emanez.

Alpitxu mendiak ere hainbat buzoi ezagutu ditu. Goikogane Mendi Taldeak jarri zuen lehenengoa 1976ko azaroaren 21ean, baina handik urte batzuetara desagertu zen. 1997ko otsailaren 28an Laudioko mendi taldeak, Areta Beti elkartearekin elkarlanean, desagertutako postontzi hura ordezkatu zuten. Azkenik, 2009ko azaroaren 12an, Areta-Goiko taldeak gurutze formako bigarren buzoi bat jarri zuen.

Hurrengo katalogoan aurkitu daitezke Arabako mendietako buzoi guztiak.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide